Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Unitate fraseologikoen itzulpena: alemana-euskara

  • Autores: Zuriñe Sanz Villar
  • Directores de la Tesis: Ibon Uribarri Zenekorta (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2015
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Raquel Merino-Álvarez (presid.), Naroa Zubillaga Gómez (secret.), Jorge Díaz Cintas (voc.), Josep Marco Borillo (voc.), Jorge Jesús Leiva Rojo (voc.)
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Dialnet Métricas: 5 Citas
  • Resumen
    • Tesi honen helburu nagusia unitate fraseologikoen (UF) itzulpena aztertzea izan da, alemanetik euskarara egin diren literatur itzulpenetan dauden itzulpen portaerak (translation behaviours) deskribatu ahal izateko, bai zuzenean (edo aldez zuzenean) egin diren itzulpenetan bai zeharka egin direnetan ere. Izan ere, alemana-euskara hizkuntza konbinazioan zeharkako itzulpenak ohikoak dira, batez ere haur eta gazte literaturari dagokionez.Itzulpen-azterketa, gainera, corpusean oinarritutakoa izan da. Gure kasuan horrek esan nahi du corpus digitalizatu, lerrokatu eta eleanitza (alemana-gaztelania-euskara) sortu dugula, Aleuska katalogoa oinarri hartuta, eta corpus horretatik erauzi ditugula aztergai izan diren UFak. Ondorioetan azpimarratu dugun legez, jatorrizko testuetako aberastasun fraseologikoa mantentzeko ahalegina dago euskal itzulpenetan. Are, jatorrizko testuetan UFrik ez egonagatik (edo ezer ez egonagatik) xede testuetan UFak erabiltzea nahiko ohikoa da. Xede sistemaren ahultasuna konpentsatzeko ahalegin gisa uler daiteke hori. Bestalde, euskararen egoera diglosikoa dela eta, zubi hizkuntzaren interferentzia kasuak ere aurkitu ditugu; ez bakarrik itzultzaileek zubi-bertsioa eskura izan duten kasuetan (testu interferentzia), ustez zuzenean itzulitako testuen kasuan ere (interferentzia kognitiboa).


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno