Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma

Imagen de portada del libro III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma

Información General

Resumen

  • UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain sakabanatuta egonda.ldo horretatik, UEUk hainbat arlotako adituak bildu izan ditu zenbait ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (11 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkura (3 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (3 edizio),Osasun Zientzietako eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (3 edizio), besteak beste, horrenadibide argiak dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. 2017an bigarrena egin genuen, Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean. Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu. Izan ere, kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: IKER euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa (IKER UMR54), Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA), UPV/EHU, Baionako Udala eta Udalbiltza. Ekimena sostengatzen dute gainera, ondoko unibertsitateek ere: Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Mondragon Unibertsitateak, Deustuko unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitateak. Beste laguntzaile hauek ere izan ditugu: Euskararen Erakunde Publikoa, Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal Kultur Erakundea, Eusko Ikaskuntza eta ESTIA. Seaska eta Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuak ere gertutik jarraitu dute egitasmoa.

Otros catálogos

Esta obra consta de los siguientes volúmenes

Listado de artículos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno