Mondragón, España
Azken urteotan Internetek eta teknologiaren garapenak eragindako egoera aldaketak komunikazio ikasketen curriculuma bir-pentsatzeko premia sortu du, sormena erdigunean jarriz. Testuinguru honetan, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean design thinking metodologia gidari duen 15 asteko modulu bat jarri da martxan, non ikus-entzunezko komunikazioko graduko ikasleek ikus-entzunezko formatu edo eduki berritzaile bat sortu behar duten. Esperientzia honen bitartez helburua da ikasleek euren sormen gaitasunaren eraginkortasun auto-pertzepzioa areagotzen laguntzea. Lan honetan deskribatuko da 15 asteko modulua, eta ikasleen sormen gaitasunaren eraginkortasun auto-pertzepzioa nola neurtu den
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados