Arrate Lasa Elguezua, Jonatan Miranda Gómez, Itziar Churruca Ortega, Olaia Martínez González, Iñaki Etaio Alonso, Marian Bustamante Gallego, Bittor Rodriguez Rivera, Edurne Simón Magro, Idoia Labayen Goñi
Lan honen helburua izan zen lankidetasun-jarduera aktibo bat planteatzea osasun-zientzien arloko unibertsitate-ikasleei. Jarduera horren bitartez, honako zeharkako gaitasun hauek sustatu nahi ziren: informazioaren analisia eta laburpena, hausnarketa, lankidetasuna garatzea (arlo askotariko taldeetan lan egiteko garaian), mintzamen-trebetasuna eskuratzea, informazioa bilatzeko iturri fidagarriak lortzea eta entzule motara egokitzea, entzuleen arreta lortzea eta azalpenak modu ulergarrian ematea. Jardueran elikadurarekin eta nutrizioarekin zeri- kusia duten zenbait irakasgaitako ikasleek parte hartu zuten, hiru titulaziotakoak, eta arlo askotariko taldeetan egin zuten lan. Tutore baten aholkularitzapean hitzaldiak prestatu zituzten, eta publiko orokorrari aurkeztu zizkioten. Horrela, ohitura higieniko eta dietetiko osasungarriei buruzko ezagutzak transmititu zizkieten entzuleei (haurrak, adineko pertsonak, eta abar). oro har, ikasleek eta entzuleek oso positiboki baloratu zuten esperientzia.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados