Ale monografiko honen gaia aukeratzerakoan, bi asmo izan ditugu. Mi asmo horiek desberdinak badira ere, batak besteari eragiten diola uste dugu. Batetik, ahozko hizkuntza dugu, alegia, ahozko hizkuntza zer den, zertarako den eta nola landu behar den eskolan. Bestetik, nola prestatu irakaslea, oro har, eta bereziki, ahozko hizkuntzak eskolan bere tokia izan dezan eta irakasleek ahozko hizkuntzan beharrezkoak dituzten gaitasunak gara ditzaten. Alderdi horiek landuko ditugu monografiko honetan. Izan ere, biak erabat lotuta ikusten ditugu.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados