Hemen landuko dugun gaia irakaskutzan gelako berbaldiak duen garrantzia da. Burutapen eta ikerketa lerro ugariren elkartzea unean ageri da, hain zuzen ere. Batetik hizkuntzen irakaskuntzan, ahozko hizkuntza aspalditik gutxietsia izan dela jabetu da hainbat irakasle eta didaktikaren arduradun. Arreta eskasia hori zuzendu nahi bada, ezinbestekoa da, bestea beste, hizkuntzen jabetzean ahozkoari ekiteak duen garrantziaz ohartzea. Muga horiek konpondu nahian, ahaleginak ugaritzen ari dira gaur egun. Hala, ahozkoari dagozkion genero bereziak lantzea irakaskuntzaren helburu bihurtzen ari da; hala nola, solasaldia, ahozko eztabaida, eta abar.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados