Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Nutrizio-hezkuntza: Glutenik gabeko dieta segurua, orekatua eta inklusiboa

  • Autores: Maialen Vazquez Polo
  • Directores de la Tesis: Itziar Churruca Ortega (codir. tes.), Virginia Navarro Santamaría (codir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2025
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Gaixotasun Zeliakoak (GZ) eragin negatiboa du pertsonen bizi kalitatean, besteak beste, aspektu sozialean. Bizi kalitatearen okertzean eragina dute populazio orokorraren eta baita gaixotasunaren maneiuan parte hartzen duten pertsonen (ostalaritzako langileen eta gaixotasuna duten pertsonen sostengu diren pertsonen, besteak beste) ezagutza eskasak. Gaixotasuna duten pertsonen ezagutza ere ez da beti egokia eta ondorioz, informazio bila aritzen dira etengabe. Nutrizio Hezkuntzak (NH) ezagutzak eta portaerak hobetzeko balio dezake, baita elikadurarekin erlazionatutako patologien inguruko gizartearen kontzientzia handitzeko ere. Horregatik, GZ duten pertsonen inklusio soziala sustatzeko, populazio zeliakoaren eta populazio orokorraren zeliakiaren ezagutzak eta horrekiko portaerak hobetzeko estrategia interesgarria izan daiteke NH.Hortaz, Tesiaren hipotesia ondorengoa da: populazio zeliakoari eta baita populazio orokorrari zuzendutako NH programak gai dira indibiduoen ezagutzak eta portaerak hobetzeko. Hori horrela, NHren bidez, bai populazio orokorrari zuzendutakoaren bidez, eta baita zeliakia duten pertsonei zuzendutakoaren bidez, populazio zeliakoaren inklusio soziala bultzatu daiteke. Hipotesi hori frogatzeko, Tesiaren helburu nagusia publiko desberdinei bideratutako GZ eta GGDren inguruko NH programak diseinatu eta ebaluatzea da. Publikoa gizarte orokorra, etorkizuneko ostalaritza langileak, GZ duten pertsonak eta euren sostengu diren pertsonak izan dira.Populazio orokorrari zuzendutako bi esku-hartze diseinatu eta ebaluatu dira. Lehenengoa, eskolako haurrei zuzenduta zegoen, Ikerkuntzan Oinarritutako Ikerkuntza deritzon STEAM/STEM metodologiaren bidez garatu zen 4 astetan zehar eta 299 haurrek parte hartu zuten. Esku-hartze hau gai izan zen dieta orekatuari buruzko ezagutzak eta jarrerak hobetzeko, baita GZri eta GGDri buruzkoak ere. Gainera, haurren zientziagatiko interesa sustatu zen. Bigarrena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta zegoen, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza deritzon STEM metodologiaren bidez garatu zen eta 5 hilabeteko iraupena izan zuen. 29 gaztek parte hartu zuten. Esku-hartze hau gai izan zen GZ eta GGDri buruzko kontzientzia areagotzeko eta metodo zientifikoa garatzen ikasteko erabilgarria izan zen. Etorkizuneko ostalaritza langileei zuzendutako beste esku-hartze bat diseinatu eta ebaluatu zen ere. Bertan, ostalaritzarekin erlazionatutako Lanbide Heziketako graduetako 100 ikaslek parte hartu zuten egun bateko saio batean. Saio hau eraginkorra izan zen GZ eta GGDri buruzko ezagutzak areagotzeko eta kontaktu gurutzatuari buruzko kontzientzia areagotzeko.Azkenik, GZ duten pertsonei eta euren sostengu diren pertsonei zuzendutako sare sozialen bidezko esku-hartze bat diseinatu eta ebaluatu zen. Horretarako, lehenik sare sozialetan aktiboak diren pertsona horien ezagutzak, kezkak eta beharrak zeintzuk diren aztertu zen 300 inkesten azterketaren bidez, eta ondoren, esku-hartzea diseinatu eta ebaluatu zen. Esku-hartzean 93 pertsonek parte hartu zuten (GZ zutenak eta sostengu zirenak) eta 6 astetan burutu zen. Programa hau gai izan zen GZri eta GGDri buruzko ezagutzak hobetzeko eta elikagai bat aukeratzean eta kontaktu gurutzatua saihestean zuten konfiantza areagotzeko.Tesi honek frogatu du NH esku-hartzeak eraginkorrak direla populazio zeliakoaren eta baita populazio orokorraren ezagutzak eta jarrerak hobetzeko. Honek GZ duten pertsonen inklusio soziala bultzatzen duela uste da eta GZren tratamendua dietatik haratago doala azpimarratzen du.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno