Helburua. Ponentzia honetan Europako hizkuntza gutxituetako irrati-telebista publikoek daukaten pisu edo bolumen ekonomikoa, finantzaketa-sistema eta horien inguruan dauden arazoak ikertuko dira.
Garrantzia. Ikerketa honen bitartez, Europa mailako interpretazio-markoa ezarriko da alde batetik, eta bestetik, hizkuntz komunitate desberdinetako irrati-telebista publikoen arteko konparaketak egin ahal izango dira. Ponentzia honen garrantzia, ikergalderen interesgarritasunez gain, europar hedadurakoa eta konparatiboa izatea da.
Hizkuntz komunitateak. Ikerketa-lan honetan aztertuko diren irrati-telebista publikoak Europako hizkuntza hauetakoak dira: galegoa, euskara, katalana, bretoiera, korsikera, frisiera, irlandera, galesera, eskoziar-gaelikoa, sámiera.
Metodoa. Hamar hizkuntz komunitate horietako irrati-telebista publikoetako zuzendariei inkesta bat egin eta, halaber, komunitate horietako hainbat erakunde publikoetako arduradunekin elkarrizketak eta galdetegiak gauzatu ziren.
Emaitzak. Ponentzia honen bitartez ezagutzera emanen dira bai Europako hizkuntz gutxitu garrantzitsuenetan irrati-telebista publikoek duten errealitate ekonomikoa, bai finantzaketa-arazoak, eta baita bi alor horien inguruan sor daitezkeen auzi eta interpretazio estruktural eta komunikatiboak ere.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados