Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Erizaintzako prestakuntzaren eboluzio historikoa Gipuzkoan. Praktiketako gaitasunen diseinua egungo beharrei egokitzeko.

María José Uranga Iturrioz

  • Lan honen helburuak dira: 1- Erizaintzako prestakuntzak Gipuzkoan izan duen eboluzio historikoa aztertzea, Europan izandako eboluzioarekin lotuz.2- Europar Unibertsitate Eremu berria sortzeak eragin dituen aldaketen testuinguruan, Donostiako Erizaintza Unibertsitate Eskolan egindako praktiketako gaitasunen diseinua deskribatzea eta aztertzea.Lana egiteko, hipotesi batzuetatik abiatu gara. Helburuak eta hipotesiak kontuan hartuta, bilaketa bibliografikoa egin da eta Donostiako Erizaintza Eskolako hainbat informazio iturritatik datuak lortu dira. Lanaren lehenengo zatian osasun/erizaintza zainketak eta ezagutzak/ikasketak batera aztertzen dira; garai/mende desberdinetan eta leku desberdinetan, bereziki Europan eta Gipuzkoan. Erizaintzako ikasketetan praktikak izan duen lekua aztertzen da ere. Bigarren zatian, Europako Unibertsitate Eremu berriaren testuinguruan, Gipuzkoan egindako erizaintzako ikasketen praktiken diseinua deskribatzen da. Bukatzeko, aurkeztutako informazioarekin hipotesiak eztabaidatzen dira eta ondorioak atera.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus