Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Genero perspektiba lantzen Gorputz Heziketa irakasgaian Kurtzebarri Eskolan: irudien bidezko begirada

  • Autores: Iñaki Arana Arrieta
  • Directores de la Tesis: María Teresa Vizcarra Morales (dir. tes.), Ainhoa Gómez Pintado (codir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2025
  • Idioma: euskera
  • Programa de doctorado: Programa de Doctorado en Psicodidáctica: Psicología de la Educación y Didácticas Específicas por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Calificación: Sobresaliente
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Tesiak neskek lehen hezkuntzan eskola-kirolean duten parte-hartze txikia aztertzen du, errealitate horren atzean dauden arrazoiak ulertzea bilatzen du. Hainbat faktore identifikatzen dira, hala nola kirolean emakumeen erreferenterik eza, familiaren laguntza-babesa eta kirol-erakundeen eta antolakuntzen ikuspegi androzentrikoa. Ikertzeko, datu-bilketa bat egin zen "proba pilotu" gisa Aretxabaletako Kurtzebarri eskolan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako 60 ikaslerekin, galdetegiak, argazki-bildumak eta foku-taldeak erabiliz. Datu-bilketa hori gerora ezarri nahi zen eskualdeko beste bost ikastetxetan, baina ez zen gauzatu. Lortutako datuetatik abiatuta, tesia birbideratzea eta ikasleak sentsibilizatzeko eta ahalduntzeko proposamen didaktiko bat ikasturte baterako eta hiru fasetan diseinatzea erabaki zen. Fase horietan egin ziren prentsako kirol-argazkien analisia, erreferente positiboak zituzten filmen proiekzioak eta posterren eta triptikoen bidez haien proposamenak eta aldarrikapenak hedatzea. Proiektuaren amaieran, eta zabalkunde-lanean lortutako emaitzak ikusita, ondorioztatu zen ikasleek beren pentsamendu kritikoa nabarmen garatu zutela, eta aurrez zalantzan jarri gabeko aurreiritziak eta estereotipoak gainditu zituztela.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno