Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Goi-nafarrera arkaiko eta zaharra: azterketa eta testuak

  • Autores: Urtzi Reguero Ugarte
  • Directores de la Tesis: Ricardo Gómez López (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2017
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Iñaki Camino Lertxundi (presid.), Patxi Salaberry (secret.), Céline Mounole Hiriart-Urruty (voc.)
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Dialnet Métricas: 5 Citas
  • Resumen
    • Tesi honetan, 1750. urte aurretik idatzi ziren goi-nafarrerazko lekukotasun ezagun guztiak jaso ditugu, eta bi helburu nagusi ditu gure lanak: batetik, filologiaren lan-tresnak erabiliz testuen edizio fidagarriak eskaintzea eta bertako euskara aztertzea; bestetik, testuek erakusten dituzten hizkuntza-ezaugarriak kontuan harturik dialektoaren bilakabidea aztertzea.Lehen kapituluan, ikerketan ardatz izan ditugun oinarri metodologikoak finkatu ditugu, eta horretarako dialektologia diakronikoa eta filologia uztartu ditugu. Hori dela eta, besteak beste, testuen fidagarritasunaz hitz egin eta fidagarritasun eskala bat proposatu dugu testuen izaera kontuan hartuz. Gainera, aurreko ikerlariek goi-nafarrerari buruz esandakoa laburbildu eta euskalki hori aztertzeko daukagun corpusa aurkeztu dugu.Bigarren kapituluan 1750 aurreko lekukotasun guztiak jaso ditugu. Testu horien edizioek aurkezpen bana eta hizkuntza-azterketa bana dute. Hizkuntza-azterketa horietan oinarriturik osatu dugu hirugarren kapitulua. Bertan, goi-nafarrera arkaiko eta zaharrean agertzen diren ezaugarri fonologiko, morfologiko, sintaktiko eta lexiko esanguratsuenak aztertu ditugu, kronologia ardatz harturik. Amaitzeko, laugarren kapituluan, goi-nafarreraren periodizazio bat aurkeztu dugu, eta Iruñea foku dialektala noiztik noiz arte izan zitekeen proposatu dugu, zenbait ezaugarrik duten hedadura aztertzearekin batera.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno