Bizitzari egindako gorazarre gisara kontsideratu zuen kritika ingelesak Karmele Jaioren (Vitoria-Gasteiz, 1970) Amaren eskuak (2010) eleberriaren itzulpena. Gorazarrea eta festa, esango genuke, bizitzaz gainezka dagoen fikzio hunkigarria. Horregatik harrapatzen du haren obrak irakurlea, erraiekin idatzitako lanak eskaintzen dizkiolako, bizitza bera bezain gordinak, ametsak bezain gozoak. Oinarrian, nola ez, keinuz beteriko egunerokotasun ustez ezdeus horrek bor-bor eragiten dizkigun emozioak, gure gorputzaren kartografia errotik eraldatzen dutenak.
Emozioa da Jaioren sorkuntza lanaren motorra. Halaxe aitortzen du liburu honen hastapenetan jarri dugun autopoetika eskuzabalean eta horixe ikertzen dute liburu honetan bildutako azterlanek. Idazlearen literaturan murgiltzen diren lanon lorratzari jarraituz irakurleak aukera izango du Jaioren literaturaren gorputz urezkoan nabigatzeko, haren putzuak, euri-jasak, ostarteak eta enbatak dastatzeko. Giza harreman afektiboen, denboraren joanaren eta gaixotasunen ekaitzei beldurrik ez dien literatura da Jaiorena, eta horiek dira ere ale honetan jasotako ikerketa lanen ardatzak, irakurleari Jaioren literaturaren ur handietan zanbuia egin eta sakontzeko aukera luzatzen diotenak.
págs. 15-32
págs. 33-48
págs. 49-64
(Euskal) identitate eguneratuen mimesia: epika eta etika Karmele Jaioren Aitaren Etxean
págs. 65-82
Printzesa txikiak mundu miragarrian edo esnatzeko ipuinak: Amaren eskuak paperetik pantailara
págs. 83-130
Amaren eskuak eta Musika airean: Afektuen teoriatik egindako irakurketa bat
págs. 131-152
Gizonak agerian: Maskulinitatea, patrilinealtasuna eta feminismoa Karmele Jaioren ipuinetan
págs. 153-174
págs. 175-204
Gorputz urezkoaren uhina: Karmele Jaioren olerkigintzara hurbilpen bat
págs. 205-228
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados