Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Kirmen Uribe: bizitza, fikzioa

Imagen de portada del libro Kirmen Uribe

Información General

Resumen

  • Itzulera omen da marinel eta arrantzaleek gogoan dutena itsasoratzen direnean. Herri eta familia arrantzale batean jaiotako idazlea dugu Kirmen Uribe (1970), Bizkaiko kostan, Ondarroan, hain zuzen, eta kresal usaina erraietan daramala esango genuke. Horregatik dira etengabeak haren obran itsasoratzeak, bere herriko marinel eta arrantzaleen antzera, urruntzeak itzultzearen promesa daramalako berekin.

    Esku artean duzuna Kirmen Uriberen obra literarioari buruzko ikerlanez osatutako liburua da. Helburua euskal idazlearen literaturak eragin dituen hausnarketak eta analisiak biltzea izan dugu, eta literatur genero desberdinetako lanak iruzkintzea. Kaleidoskopio baten antzera, ondarrutarraren unibertso literarioaren aurpegi eta ertz anitz jaso ditugu liburuan, haren obrak iradokitzen dituen kolore, egitura edo errealitate aberatsak. Uribek berak liburu honetako lehen atalean dioskun bezala, irakurlerik gabe ez dago libururik eta kritikarik gabe liburua hegoak moztuak dituen hegaztia da. Ez zaigu modu hoberik bururatzen liburu honen hegaldia abiatzeko.

Otros catálogos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno