Beñat Muguruza Aseguinolaza (coord.), Irantzu Epelde Zendoia (coord.)
Euskal Herriko gazte eleaniztunei buruz dihardute liburu honetako hamalau kapituluek; haien praktika eleaniztunek gurutzatzen dute liburuko atal oro. Gazte eleaniztunen hizkuntza-praktikak eta -ideologiak ikertzeko ikuspuntu ugari azaltzen dira liburu honek biltzen dituen lanetan. Askotan esaten da Euskal Herria hizkuntza-laborategia dela. Agerian geratu da hori, beste behin, eta ezin hobeto baliatu dute gure laborategi hau liburuan parte hartu duten egileek. Uste dugu denon artean ekarpen interesgarria egin diogula berez emankorra den arloari, eta hari-mutur asko bistan utzi dituela, inork etorkizunean heldu nahiko balie ere. Aldi berean, balio digu ikasteko zein diren gazteak eta hizkuntzak ardatz hartuta lanean ari diren ikertzaileen egungo hainbat iker-lerro.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados