Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Teknologia berriak eta Hezkuntza joerak

Inmaculada Maiz Olazabalaga (ed. lit.), Urtza Garay Ruiz (ed. lit.), Carlos Manuel Castaño Garrido (ed. lit.)

  • Teknologia berrien erabilera hezkuntzan ez da gai berria. Aspaldi ari gara ordenagiluak eta bestelako gailuak erabiltzen. Hala ere, Interneten sorrerak eta gailu mugikorren gizarteratzeak bide berriak jorratzeko aukera zabala ekarri du. Kongresu honetan azken garaietako teknologiek hezkuntzan izan duten eraginaz aritu gara. Bereziki aztertu dira online-hezkuntzaren garapen berriak unibertsitatean, eta denon ahotan ibli dira MOOCak eta SPOCak. Hezkuntza-software berriak ere ezagutu ditugu. Pausu bat aurrerago salto egin eta ikasleekin eraikitako appak, softwareak eta bestelakoak ikusteko aukera izan dugu, programazioaren munduan murgilduz. Horretaz guztiaz gain, mugikortasunean ematen den ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen gainean eztabaidatu dugu eskuartean kafeak eta croissantak genituela. Hitzaldi ugari entzuten genuen bitartean errealitate areagotuak eskaintzen dizkigun mundu magikoetatik bidaiatu dugu. Laburbilduz, era inkusiboan dena eta denok kontuan hartzen gaituzten ikaskuntza digitalean oinarritutako esperientzia didaktikoetan murgiltzeko aukera izan dugu udazkeneko hiru egunetan. Bilboko Irakasleen Unibertsitate eskolan bizitakoa sare sozialen bidez ere elkarbanatu dugu. Elkar ezagutu gara, esperientziak eta ikerketak trukatu ditugu, baita etorkizunerako proiektuen hasiak erein ere. Eta guzti horren zati bat liburu honetan duzu. Bertan CINTE16an aurkeztu zen lan bilduma irakurtzeko aukera duzu, aurrera bada!


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus