Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Irakasleen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza berritzeko giltza

Karmele Perez Lizarralde, Agurtzane Azpeitia Eizagirre, Arantzazu Ozaeta Elorza

  • Urte asko dira irakasleen prestakuntzan ari garela, hasierako zein etengabeko prestakuntzan, bai eta, gure ikerketetan oinarrituta, ikastetxeei aholkularitza ematen ere. Horrek eraman gaitu, arian-arian, elkarren arteko harremanak hurbiltzera, eskoletako behar eta ametsak gure sentitzera, finean, eskolaren eta unibertsitatearen arteko elkarlana sustatzera. Izan ere, tradizioan, zenbait begiradatik, elkarrengandik urruti ikusi izan dira eskolaren eta unibertsitatearen interesak, estiloak, beharrak eta izaerak. Alde batean egon da akademia eta ikerketa akademikoa, eta beste aldean egon da errealitatea, praxia. Guk beste modu bateko harremana eta elkarlana ikusten ditugu. “Teoria eta praktikaren” arteko amildegia murriztu eta gure proposamena izan ohi da elkarrekin lan egin eta elkarrengandik ikastea, eskolako irakasleekin konplizitatea lantzea, elkarrekin aberastea ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuak, eta elkarrekin ezagutza pedagogiko eta didaktiko berria sortzea. Horretarako, jakina, elkarri aitortu behar diogu bakoitzak duen ezagutza eta erantzukizuna. Eta horrek eskatzen du, aldi berean, hori gerta dadin giroa lantzea eta zaintzea. Azken batean, etorkizuneko gizartea aldakorra eta ezegonkorra izango da, eta gizarte aldakor horretara egokitzen lagunduko digun hezkuntza behar dugu, hortaz, biziko garen gizartean begirada kontziente eta kritikoz moldatzeko gai diren pertsonak trebatu nahi ditugu, espiritu kooperatibo batekin eta modu kolektiboan lan egingo dutenak. Hezkuntza (komunitatea, gizartea) eraldatu nahi badugu, bada, eskola eta unibertsitatearen arteko elkarlana funtsezkoa izango da. Lan honek Mondragon Unibertsitateko MIKER ikerketa-taldeak azken 15 urteetan izandako esperientziatik eraikitako markoa jasotzen du. Tarte horretan ehundik gora ikastetxe eta erakunderekin jardun da lanean, hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzaren gaia ardatz hartuta. Lan horien bidez, taldeak prestakuntza-eredu bat sortu du, liburu honetan aurkezten dena.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus