Ha sido reseñado en:
Memoriari eta lekukotzei buruzko ikasketek nazioartean sortu duten interesa kontuan izanik, Gerra Zibilaren harira Euskal Herrian zabaldu diren diskurtso mota ezberdinak aurrez aurre jartzea da monografiko honen asmoa. Hainbat diziplina biltzen dituen lan esparru zabala da oroimenarena. Horregatik, elkarren osagarri izan daitezke politikaren eta historiografiaren arloko diskurtsoak eta adierazpide kultural ezberdinetako errepresentazio artistikoak; ekoizpen zinematografiko, musikal edota literarioak, besteak beste.
Horiek aztertzean, bereziki erreparatu nahi izan diegu oroimen leku gisa euskal gizartean esanguratsu diren sinboloei eta gerra bizi izan zutenen lekukotzei, afektu kolektiboen sorreran duten garrantziagatik eta, gerrako esperientzien kontaketan, giza mailako «egiei» leku egiten dietelako. Izan ere, gai horiek interes bizia piztu dute euskal sortzaileen artean, eta gertaera artistiko nabarmen horrek gizartearen behar sakon bati erantzuten diola uste dugu.
Memoria etengabe (bir)sortzen denez, euskal gizartean prozesu horrek izan dituen berezitasunak aztertu nahi ditugu; errepresioak eta indarkeriak kolpatutako gizartean memoria horiek izan duten lekuaz hausnartu. Horregatik, ekarpen berri honek Memoria Ikasketen esparruan Euskal Herrian egiten diren lanen artean bere lekua aurkitu, eta esparruaren aurrerakuntzan emandako urrats bat izan nahi du.
págs. 27-49
págs. 51-69
págs. 71-82
págs. 83-132
págs. 133-145
págs. 147-170
págs. 171-183
págs. 185-199
págs. 201-212
Espainiako Gerra Zibila eta frankismoa jasatea emakume gisa: "Silencio roto" (2001a) eta "Si te dicen que caí" (1989)
págs. 213-225
págs. 227-245
Juan Luis Zabalaren "Agur, Euzkadi": modernitateko esentzia-egarri aseezina
págs. 247-260
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados