Mikel Laboaren sortze artistikoen bidez garatu dira euskal kulturan kolektiboaren baloreen sinboloak eta oroimenaren leku aipagarrienetako batzuk. Alde batetik, bere ekarpenetan tradizioaren birbalorizazioak tratamendu abangoardiazalea eskaini du, haren esanahia eguneratuz; eta bestetik, herriaren iraganaren eta tradizioen sinboloen edukia birsortzeko gai dela erakutsi du, esanezina zena adieraztera iristeko bitartekari gisa baliatuz.Ildo horretan, artikuluan zehar Mikel Laboaren kantuak XX. mendeko oroimen historikoaren esparruan garatu den "Auschwitz ondoko kultura"ren parametroen baitan irakurriko dira, estetika berritu baten zantzuak beragan itsatsitako sortze-prozedura esperimentalak agerian jarriz. Horretarako, Laboaren "lekeitio" izeneko sorkuntza artistikoak Alfred Wolfsohn eta Roy Hart ahotsaren teorikoen ekarpenaren argitan aztertuko dira, hala nola John Cage eta Laurie Anderson bezalako musika berritzaileen ildoen argitan.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados