Liburu honetan euskararen biziberritzearen ibilbidea aztertu dute hainbat ikertzaile eta eragilek, orain arteko ibilbidearen hausnarketa kritikoa eginez eta hainbat esparrutan biziberritze-prozesuan aurrera egiteko marko, diskurtso eta praktika berriak proposatuz.
Euskararen biziberritzean egindako aurrerapenak agerikoak diren bezala, euskalgintzako askotariko eragileek gero eta argiago diote hiruzpalau hamarkada iraun duen fasea agortuta dagoela.
Halaber, Euskal Herriko eleaniztasun berriaren testuinguruan, euskararen eta euskal hiztunen errealitate material, sinboliko, politiko, teknologiko eta ekonomikoak etengabe eraldatzen jarraitzen du eta eszenatoki edo paisaia berri horrek interpelatu egiten gaitu: norantz eta nondik egin behar dira euskararen biziberritzearen aldeko ahalegin berriak? Zein dira diskurtso berritzaileak? Zein praktika izango dira beharrezkoak hemendik aurrera? Galdera hauen erantzuna lauzpabost esparrutara mugatu dugu: familia eta aisialdia, eskola, lan-mundua eta hedabideak.
Liburua Udako Euskal Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen arteko elkarlanaren fruitua da eta Eibarren eta Gasteizen 2016 eta 2017an gaiaren inguruan antolatutako ikastaroei jarraipena ematera dator. Ikastaroetako hitzaldi ia guztiez gain, ikastaroetako dinamiketan agertutako hainbat hausnarketa ere sartu dugu liburuan.
Euskararen transmisioa: berrikuspena hizkuntza-sozializazioaren paradigmatik
págs. 27-52
págs. 53-70
Euskararen biziberritzea, familia eta aisialdia: eztabaidarako puntu batzuk
págs. 71-78
págs. 79-100
Eskola bidezko euskararen biziberritzea: arrakastarako baldintzak aztergai
págs. 101-126
Euskararen biziberritzea eta eskola: eztabaidarako puntu batzuk
págs. 127-138
págs. 139-152
Euskararen biziberritzea eta lan-mundua: eztabaidarako puntu batzuk
págs. 153-162
págs. 163-178
Komunikabideak eta gu berriak: mapak iraungi zitzaizkigunekoa
págs. 179-196
Euskararen normalizazioa eta hedabideak: eztabaidarako puntu batzuk
págs. 197-204
págs. 205-222
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados