Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Egungo euskal literatura eta futbola

Imagen de portada del libro Egungo euskal literatura eta futbola

Información General

Reseñas

Resumen

  • Euskal Literatura Sailak leiho berria zabaldu nahi du, hain zuzen ere, euskal irakurleen begiradak zabalarazteko asmoa duen leihoa. Euskal literaturaren eremuari so egiteko beste zabalgune bat abiarazteko asmoa duen sail honekin ez da leiho zurrunik sortu nahi; eredu, uste eta ertz askotariko leihoburu eta leiho-zangoz begirada leihoa zabaldu nahi da, kontraleiho eta leihosare hainbati bide emanez.

    Sail berri honek euskal literaturaz hausnartzeko, gozatzeko eta eztabaidatzeko gunea izan nahi du, alegia, euskal literaturaren alorrari patxadaz, zuhurtziaz, baita pasioz ere, begiratuko dion leihoa izan nahi du.

    Literatura eta futbola bi errealitate kontrajarritzat har badaitezke ere, asko dira baieztapen horrek errealitatearekin zerikusirik ez duela erakusten diguten adibideak. Athletic Club Fundazioak «Letrak eta Futbola» ekitaldiaren inguruan urtero egiten dituen ekimenek agerian uzten dute ez direla bi mundu desberdin, elkarrekin bizi direla eta elkarri esateko asko dutela (www.letrasyfutbol.com). Hainbat futbol-kategoriatan irakurketa-klubak daude, idazketaren munduan lehen urratsak ematera animatu diren jokalariak, klubek irakurketaren sustapenean duten zereginari buruzko eztabaidak antolatu dira ... Gaur egun futbolak masak mugitzen ditu, gure inguruan gehien hitz egiten den gaietako bat da, eta pertsona desberdinen arteko loturak sortzen ditu eta horrek merezi du bere tokia literaturaren ikerketen esparruan.

Otros catálogos

Listado de artículos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno