UEUk orain dela 10 urte antolatu zuen IkerGazte kongresuaren lehen edizioa. Ikertzaile gazteen bilgune izango zen kongresua ilusio handiz antolatu genuen eta pozik esan dezakegu pasa berri den 6. edizio honetan hasierako emozio berdinek zeharkatu gaituztela. Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea da UEUren helburu garrantzitsuenetako bat eta ikertzaile gazteek komunitate horren etorkizuna irudikatzen dute IkerGazte kongresuan. Ikertzaileek elkar ezagutzea eta elkarlanean aritzea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, elkarrengandik ikasiz eta elkarrekin eraikiz.
Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako aditu, aritu eta ikertzaileak biltzen ditu ezagutza-arlo desberdinen inguruan antolatutako zenbait topaketa eta mintegitan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (13 edizio), Historialari Euskaldunen Topaketak (6 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak (7 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (6 edizio), Osasun Zientzietako ikertzaileen topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (5 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira.
Ikerketa, euskara, gazteak eta diziplinartekotasuna batzen dituen kongresua da IkerGazte eta Durangon hasitako bideak jarraipena izan zuen 2017an Iruñean, 2019an Baionan, 2021ean Gasteizen eta 2023an Donostian. Bilbokoa seigarren edizioa izan da, Euskalduna Jauregian, maiatzaren 28, 29 eta 30ean.
“IkerGazte2025: Nazioarteko Ikerketa Euskaraz” goiburu duen kongresuaren artikulu-bilduma dugu hau. Izenburuan ikerketa, euskara eta gaztetasuna bildu nahi izan ditugu. Hasierako edizioan jarritako helburu berberekin antolatu dugu seigarren hau, oraindik haien beharrezkotasunari erantzunez. Ikusgarri egin nahi dugu Euskal Herriko ikertzaile gazteek egiten duten nazioarte-mailako ikerketa. Maiz nazioartean erakutsi eta aurkezten dira lan horiek, Euskal Herrian eta euskaraz aurkezteko aukera izan gabe. Kongresu honen helburua da komunitate zientifiko euskalduneko ikertzaileak bildu eta elkarren berri izatea, arlo guztiak jorratuz; hasi humanitateetatik eta gizarte-zientzietatik, eta zientzia zehatz, natur zientzia, ingeniaritza, arkitektura eta osasun-arloetako gaietaraino. Nazioartean ingelesez argitaratu ohi diren lanak euskaraz ere argitaratzeko eta zabaltzeko aukeraren aldeko apustua da.
págs. 11-18
págs. 19-25
págs. 27-33
págs. 35-42
Euskal Herriko espazio transfeministetako hizkuntza ideologiak: hiztun mamarratxoaren erradiografia bat
págs. 43-51
págs. 53-60
Ahozko Handia: murgiltze ereduko ikasleen estrategia elebidunak eta gaitasun soziolinguistikoa indartzeko aukera
págs. 61-68
Unibertsitate ikasleen antsietatea: euskararen bitartez ikastearen erronkak
págs. 69-76
págs. 77-84
Zuk Zeuk Egizu filosofian ardaztutako musika-eszena (trans)feministen gorputz-etnografia bat: oihuak, praktika izerberak eta gorputz politiko grinatsuak
págs. 85-92
Limbo: Bideojokoaren industria eta sailkapenen mugetan. Playdead-en bideojokoaren dualtasun eta birdefinizio generikoaren azterketa
págs. 93-100
LITMUS-SR-B: Hizkuntza Garapeneko Nahasmenduaren zantzuak hautematen euskara-gaztelania elebidunetan
págs. 101-108
Mugalur proiektua: mugaldeetako bizipenak eta mugaren iruditegiak Euskal Herrian
págs. 109-116
Kasu-markapena euskara-gaztelania kode-alternantzian: euskara bigarren hizkuntza duten elebidunak aztergai
págs. 117-124
págs. 125-132
Sinonimoen erabilera albiste digitaletan: testu originalen eta itzulpen automatikoen arteko alderaketa
págs. 133-139
págs. 141-148
págs. 149-156
Adiskidetasuna heterosexualitatearekiko erresistentzia gisa: bolleren lagun-sareetara lekualdatzea
págs. 157-164
Kode-alternantziak eta kognatuek sarbide lexikoa errazten dute elebidun osasuntsuetan, baina ez beti afasian: kasu azterketa bat
Veronica del Grosso, Garbiñe Almanza Gutiérrez, Miren Arantzeta Pérez
págs. 165-172
págs. 173-180
Migrazioaren auzia euskal antzerkian: Bidasoa mintzatuko balitz eta Miñan antzezlanak
págs. 181-186
Gazte euskaldunen hizkuntza praktikak eta ideologiak bariazioan Gasteizko campusean: hizkuntza sozializazioaren eraginaren azterketa
págs. 187-194
págs. 195-202
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados