Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de COVID-19aren ondorioz konfinatutako haurren egoera beren ahotsen bidez

Naiara Berasategi Santxo (coord.), Nahia Idoiaga Mondragón, Maria Dosil Santamaria, Amaia Eiguren Munitis, Maitane Picaza Gorrotxategi, Naiara Ozamiz Etxebarria

  • Ikerketa honen helburua COVID-19 koronabirusaren eraginez konfinatutako Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Nafarroako haurren egoera aztertzea da. Egoera honetan, haurrak ezin dira beren etxeetatik atera, eta uste dugu horrek ondorioak izan ditzakeela haiengan. Beraz, ikerketan, haurrak bizitzen ari diren askotariko errealitateak aztertu nahi izan ditugu; hala, adingabeak egoera nola eramaten ari diren eta haiengan zer inpaktu izaten ari den sakon aztertzen saiatu gara, haien emozioei, bizipenei eta ongizateari lotutako alderdiak jasoz. Kontuan hartuta konfinamendu egoera eta haurren ondoan ikerketa bat egiteko ezintasuna (haurren ahotsa hobeto jasotzeko, lagungarriak izan zitezkeen teknika aktiboak, esate baterako), galdetegi bat erabiltzea erabaki genuen, ausaz banatu zena sare sozialen bidez eta mailing orokor baten bidez. Mailinga EAEko eta Nafarroako ikastetxe guztietara bidali zen, eta galdetegira sartzeko esteka bat zeukan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus