Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Tokiko ekonomia-gobernantza berrikuntza sozialaren begiradatik

  • Autores: Miren Estensoro García, Miren Larrea Aranguren, Mikel Zurbano Irizar
  • Localización: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISSN 1130-5738, Nº. 77, 2011, págs. 23-41
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Lan honen helburu nagusia berrikuntza sozialaren teoriak tokiko ekonomia-garapenari eskaintzen dion balio erantsia aztertzea da. Batik bat tokiko garapenean parte hartzen duten eragileen arteko trukeek eta ekinbide kolektiboak tokiko garapen horretan duten ekarpena izango da aztergai. Berrikuntza sozialaren kontzeptu zabala tokiko garapenaren ikuspegitik zedarritzen eta mugatzen saiatuko gara lehenik eta behin. Berrikuntza sozialaren komunitate-oinarriak kapital sozialaren eta instituzionalaren eta harreman-kapitalaren garrantzia azpimarratzen du eta giza garapenaren kontzeptura hurbiltzen du berrikuntza soziala. Berrikuntza sozialak tokiko gobernantza-ereduaren eraldaketa eta berrikuntza bere estrategiaren erdigunean jartzen du eta hein berean erakunde publikoen funtzio eraberritua aldarrikatzen du. Sozialki berritzaileak diren lurraldeen errealitatea aurkeztuko dugu ondoren, lurralde horien eraikuntzarako oinarriak aztertuta.

      GAKO-HITZAK: Tokiko ekonomia-gobernantza · Berrikuntza soziala · Tokiko sareak


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno