Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskara Donostiako hizkuntza-paisaian

    1. [1] Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

      Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

      Leioa, España

  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 132, 2024 (Ejemplar dedicado a: Hirietako soziolinguistikaz), págs. 33-60
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Artikulu honek Donostiako hizkuntza-paisaia aztertzen du, Eleaniztasun Desorekatua Espazio Publikoetan eredua oinarri hartuta. Ereduaren lehen osagaiak hizkuntza-politikako prozesuetan jartzen du arreta; kasu honetan, udalaren hizkuntza-politika laburbiltzen da hiriko hizkuntza-paisaiari dagokionez. Bigarren osagaiak, berriz, hizkuntza-paisaiako elementuak sortzeko eta diseinatzeko prozesuak aztertzea du xede. Hirugarren osagaiaren bidez, hizkuntza-paisaian islatzen diren desberdintasun eta desorekei erreparatzen zaie. Atal horretan labur azaltzen dira Donostiako hainbat auzotako kaleetan eta San Martin merkatuan egindako zenbait ikerketaren emaitzak, zeinetan euskararen eta gaztelaniaren arteko harreman asimetrikoa nabarmentzen den. Ikerketen emaitzek erakusten dutenez, hizkuntza-paisaian euskarak presentzia handiagoa izatea eta, era berean, errotulu edo seinaleak elebidun eta eleaniztunak izatea hobesten dute parte-hartzaileek.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno