Jon Casenaveren ibilbide akademiko irmo, oparo eta esanguratsua omentzea helburu duen lan honetan, bere ibilbide literarioari erreparatu nahi diogu ondorengo lerroetan; eta, zehazki, Itsu-mandoka (Ustela, 1981) ipuin laburren liburuari. Izan ere, Casenavek aurrez aldizkarietan argitara emandako hainbat kontakizunen berridazketak eskaintzen ditu Itsumandokan eta bariazio horien azterketa konparatua egingo da jarraian, bariazioek aurkezten dituzten eraldaketa zehatzak ikertu eta aldaketen zioa argitzen saiatzearekin batera. Argitara emandako ezein testutan aurre-testuek sekulako garrantzia izaten baitute; eta zer esanik ez, aurre-testu horiek ere aurrez argitaratuta badaude eta, gainera, euren artean bariazio esanguratsuak aurkezten badituzte.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados