Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Egiaztatze-proben analisi konparatiboa eta etorkizunerako proposamena: trebetasun bateratuak eta bitartekotza

  • Autores: Maddi Zubiaurre Otamendi
  • Localización: Hizpide: helduen euskalduntzearen aldizkaria, ISSN-e 2530-3287, ISSN 1136-5714, Año 40, Nº. 100, 2022
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Artikulu honek bi helburu ditu: hizkuntzen egiaztatzegintza-erakundeek erabilitako azterketa-ereduen analisi konparatiboa egitea eta etorkizunerako azterketa-proposamen bat aurkeztea. Lehenari dagokionez, bi izan dira aztergai nagusiak: alde batetik, egiaztatze-probetan hizkuntza-trebetasunak bateraturik ala bereizirik lantzen dituzten eta, bestetik, bitartekotza-jarduerek nolako presentzia duten haien egiaztatze-probetan. Izan ere, bitartekotzak indar handia hartu du Europako Erreferentzia Marko Bateratuak komunikazio-modutzat jo zuenetik eta haren Liburu osagarriak bitartekotzaren balioa nabarmendu eta bitartekotza-deskriptoreak eskaini zituenetik. Ikergai horiek luze eta zabal aztertu ondoren, bigarren helburuari dagokion azterketa-proposamena aurkeztu diogu HABE erakundeari.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno