This paper presents reading and relating aloud, which are not very common nowadays, as essential experiences that must be developed at schools. With the aim of creating significant experiences, the work of the intermediaries is indispensable, specially the necessity of leaving a place to children’s voices. In order to find balance between what is said and what is omitted, one of the main points of the work is transforming reading experiences into socializing experiences; and that is also the goal of the project called “Building together, from words and silence” which has been carried out at a school located on the coast of Gipuzkoa.
Ikerketa honetan, ahoz kontatzeko ohitura oso hedatua ez dagoen garaian, ahoz gorako irakurketa eta kontaketa eskoletan garatu beharreko oinarrizko esperientzia bezala aurkezten dira. Esperientzia horiek esanguratsuak izan daitezen, ezinbestekotzat jo da bitartekarien egitekoa, bereziki, haurren ahotsei lekua uzteari dagokionean. Esandakoaren eta isildutakoaren oreka bilatuz, irakurketa esperientziak sozializatzeko esperientzia bihurtzea izan da lanaren ardatz nagusietako bat, helburu horrekin Gipuzkoako kostaldeko ikastola batean “Hitzetik eta isilunetik, elkarrekin eraikiz” izeneko egitasmoa aurrera eraman delarik.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados