Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Itzultzaileak eragile soziokultural gisa Euskal Herrian

Lamia Filali-Mouncef Lazkano

  • Zer funtzio betetzen du itzulpenak talde soziokulturalen arteko komunikazioan? Euskal Herriko itzultzaileek bitartekari gisa jarduteko izan ditzaketen moduetako batzuk azaltzen dira artikuluan. 9 itzultzaileko lagin txiki baten esperientzietan oinarrituta, Euskal Herriko itzulpengintzaren testuinguru profesionala deskribatzen da eragileen arteko komunikazioaren ikuspegitik, besteak beste, enkargu-egileen, itzultzaileen eta hartzaileen arteko zenbait negoziazio eta botere-harreman. Beraz, ikerketa kualitatibo xume hau itzulpengintzaren soziologiako lana da. Azaldutako adibideek erakusten dutenez, itzultzaileek gutxienez bi bitartekaritza-mota egiten dituztela esan daiteke, testuak behar adinako kalitatea izan behar duela argudiatuz. Hau da, etika profesionalari buruzko diskurtsoak erabilita, taldeen arteko ulermenari laguntzen diote.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus