Lan honen helburua euskarara itzulitako bestsellerren egoera aztertzea da. Lehenik eta behin, azken urteetan euskarara itzuli diren bestsellerren inguruko katalogoa sortu behar izan dugu, eta, hura osatzeko, 1990-2020 urte bitartean 'The New York Times' AEBko egunkarian astero argitaratzen den bestsellerren zerrenda izan dugu oinarri. Datuak bildu ondoren, zerrenda horretatik ateratako emaitzak interpretatu ditugu; itzulitako bestsellerren bilakaera kronologian, haien literatur generoa, jatorrizkoen idazleak, itzultzaileak, eta itzulpenak argitaratu dituzten argitaletxeak, hain zuzen ere. Horrez gain, lortutako emaitzetatik abiatuta, saiatu gara euskarara itzulitako bestsellerrek euskal literatur sisteman duten presentziari buruzko zenbait ohar egiten.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados