Mary Oliver (1935-2019) poetak segida eman zion XIX. mendean Walt Whitman estatubatuar poeta kontenplatibo eta naturzaleak eta haren kideek hasitako bideari. Tradizio horren lorratzetik, Oliverrek naturari behatuz eta haren altzoan igar zitzakeen mehatxua eta miraria aitortuz ehundu zituen bere poemak, eta idazle oparo bezain maitatua izan zen. Aldaketarik sotil eta itxuraz ezdeusenetan aurkitzen du poeta honek lehengaia, eta epifania txiki-txikienak eskaintzen ditu, lore bat zabaltzen den une zehatz eta ezdeus bezain argigarri hori harrapatuko balute bezala. Antologia labur honetan, euskaraz eman ditugu haren zenbait poema.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados