Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Ebaluazioa hizkuntzen eskoletan.: Egiteke dagoen berrikuntza

  • Autores: Lola Torres Ríos, Vanessa Ruiz Torres, Francisco Javier López Tapia
  • Localización: Hizpide: helduen euskalduntzearen aldizkaria, ISSN-e 2530-3287, ISSN 1136-5714, Año 39, Nº. 98, 2021
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Zalantzarik gabe, ebaluazioa da ikas-irakas prozesuetan eragin handiena duen alderdietako bat. Alabaina, eragin handia duen arren, batzuetan irakasle eta ikasleok ez dizkiogu ebaluazioari garrantzi nahikoa eta merezi dituen aukerak ematen. Hori horrela izan daiteke, beharbada, gure sinesmenekin, irakasteko dugun moduarekin, ikasteko dugun erarekin edo, are, gure hizkuntzaren eta komunikazioaren kontzepzioarekin bat datozen tresnak falta zaizkigulako. Edo, beharbada, ebaluazioan pentsatzen dugunean, arreta emaitzetan jartzen dugulako eta ez benetan garrantzitsua den horretan: prozesuan, garapenean; hau da, hazkuntzan eta hazten jarraitzeko motibazioan.

      Gauzak horrela, artikulu honen helburua da guk sinesten dugun ebaluazioaren nondik norakoak azaltzea: ebaluazio humanizatua da, norbanakoaren faktoreak aintzat hartzen dituena eta berritzailea izateko asmoa duena. Beste era batera esanda, gai da testuinguru ezberdinetara eta sortzen diren beharretara egokitzeko. Halaber, ebaluazio aktibo eta gogoetatsua da, pertsonala. Ebaluazio hori egitean, parte hartzen duten alderdi guztiek jartzen dituzte ezbaian ikas prozesuen baldintzak eta horiek optimizatzeko moduak, betiere ikasleak motibatu egingo dituen feedback edo atzeraelikadura begirunetsua eta askotarikoa erabiliz.

      Azkenik, lankidetzako ebaluazioari helduko diogu; izan ere, gure ustez, ebaluazioa indartsuagoa da soziala bada. Hobeto ikasten dugu gizartean, eta, beraz, askoz hobeto ebaluatuko dugu ebaluazioaren alderdi soziala aintzat hartuta, horretarako, berdinen arteko babesa eta batera egindako gogoeta sustatuko duten dinamikak erabiliz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno