Haurrak Covid-19a dela eta bizitzen ari diren egoeraz kezkatuta, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Hezkuntza Fakultateko eta KideON ikerketa-taldeko kide batzuek ikerketa bat jarri dute martxan, konfinamendu-egoeran txikienen ahotsak jasotzea izan duena helburu (Berasategi, Idoiaga, Sodil, Egiguren, Pikaza & Ozamiz, 2020). Euskal Autonomia Erkidekoko eta Nafarroako 2-14 urteko 1200 haurrek osatu dute lagina. Haurrek konfinamendu-egoeran bizi izan dituzten errealitateak jasotzea izan du helburu ikerketak, haien alderdi emozionaletan, fisikoetan, sozialetan eta akademikoetan jarriz arreta.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados