Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de tzultzaile automatikoa: mehatxua ala aukera?

Itziar Cortés Etxabe, Saroi Jauregi

  • Urte askoan, hizkuntza-teknologietan motz ibili gara euskaldunok. Beste hizkuntza «ahaltsuago» batzuen aldean, muga eta eragozpen handiak genituen corpusak lortzeko, ahozko testuak automatikoki prozesatzeko, itzulpen automatiko txukunak lortzeko… Zailtasun horien atzean, batetik, euskararen beraren ezaugarriak zeuden; bestetik, jakina, hizkuntza-teknologientzako lehengaien urritasuna. Azken urteotan, ordea, asko aurreratu dugu hizkuntza-teknologietan, eta, bereziki, itzulpengintza automatikoan. Sare neuronaletan oinarritutako teknologiak baliatuz, kalitate handiko emaitzak lortu ditugu euskaratik gaztelaniara nahiz gaztelaniatik euskarara itzultzen duten sistemetan. Horrek, noski, aldaketak dakartza itzultzaile profesionalen jardunera: aukerak eta mehatxuak. Kontuan hartzekoak biak ere, etorkizuneko hizkuntza baldintzatuko baitute.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus