Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Adimen ezberdinak Gardnerren ekarpen eta proposamenen arabera.

Lontxo Oihartzabal Rezola

  • Adimenaz eta adimen ezberdinez jardungo dugunez, “adimena” hitzak izan dituen eta egun dituen adiera ezberdinak aztertuko dira lehenik: zer adierazi nahi izaten dugu “adimena” hitza erabiltzen dugun bakoitzean. Gai honen inguruan halako ikuspegi orokor bat eztabaidatzetik abiatuko gara, beraz. Eta era honetako galderei erantzuten saiatuko gara: irakasleok egin ohi ditugun ebaluazio eta informeetan ez ote da “adimena ulertzeko eta baloratzeko” modu bat ezkutatzen? Ikasleak ez ote ditugu, ezkutupeko ikuspegi horrek eraginik, adimen azkarreko, ez hain azkarreko eta makaleko bezala sailkatzen? Zein ondorio ditu horrek guztiak ikasleen ahalmenen garapenerako?


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus