Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hizkuntzaren Didaktikaren errronka berriak.

Matilde Sainz Osinaga

  • Didaktikaren esku-hartze guztietan irakaslea da elementurik garrantzizkoena, eta berak hartuko dituen erabakiek –curriculumaz, irakasteko objektuaz, ikasteko teoriaz, irizpide metodologikoaz...– ikasleen ikaskuntzari eta motibazioari eragingo diote, zalantzarik gabe. Halaber, bere usteak gelan hartuko dituen erabakietan ere islatuko dira, alegia, ikaskuntzaz, irakaskuntzaz, sistemaz, curriculumaz, ikasleaz eta bere formazioaz, portaeraz, motibazioaz, nortasunaz eta abarrez dituen usteak. Irakaslearen garrantzia ikusirik, bere profila zehazten saiatuko gara lan honen bukaeran, jakin arren profil hori dinamikoa dela eta hemen egingo diren zehaztapenak osagabeak ere izan daitezkeela. Irakaslearen profila zehaztu aurretik, ordea, gaur egun Hizkuntzaren Didaktikak dituen erronka berriez arituko gara.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus