Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Bikotekaka Irakurtzen, parekoen arteko ikaskuntza bultzatzen duten ikastetxe euskaldunen sarea.

Marta Flores Coll, David Durán i Gisbert

  • Bikoteka Irakurtzen programak 2009-2010 ikasturtean ekin zion bere ibilbideari, berritzeguneetako aholkularitza zerbitzuen bidez, lankidetzako ikaskuntzaren inguruan eta, zehazki, Llegim en parella programaren inguruan interesa agertu zuten Irun eta Ordizia aldeko ikastetxeen sare bat osatu ondoren. Llegim en parella programa abian da Katalunian, 2006-2007 ikasturteaz geroztik. Bai ikastetxeek eta bai aholkularitza zerbitzuek erakutsi zuten interesa bi ildo hauen inguruan sortu zen: alde batetik, irakasleek nahiz ikastetxeek gero eta interes handiagoa zuten lankidetzako metodologietan prestatzeko, eta ikasgeletan metodologia horiek praktikan jartzeko. Eta, bestetik, programa beren hizkuntzetan garatu zuten (katalanez Kataluniako eta Balear Uharteetako sareetan, eta gaztelaniaz, berriz, Aragoiko sarean) eta irakurriaren ulermena landu zuten beste ikastetxe batzuen sareek lortutako emaitza positiboek ere interes hori indartu egin zuten.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus