Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Oihane Fernandez: “Aldagai psikologikoak indartuz hobetuko ditugu eskola-errendimendua eta eskola-inplikazioa”.

Oihane Fernández Lasarte

  • Nerabeen eta gazteen eskola-errendimenduan eta eskola-inplikazioan zer faktorek eragiten duten aztertu du Oihane Fernandez Lasartek, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikor ikerketa taldeko ikertzaileak. Ikaslearen babes soziala, adimen emozionala eta autokontzeptua arrakasta akademikoarekin lotuta daudela baieztatu dute emaitzek. Horregatik, garrantzitsua iruditu zaio hiru kontzeptu horietan atentzioa jartzea eta horiek indartzeari begira lan egitea eskola-komunitatea osatzen duten eragile guztiok. Ikerketak argi erakutsi du, halaber, alde nabarmena dagoela mutilen eta nesken artean, adimen emozionalari, autokontzeptuari eta eskola-egoerari dagokienez. Mutilek emaitza hobeak azaldu dituzte aldagai psikologikoetan, eta neskek, berriz, eskola-errendimenduan. Ikerketak emandakoaz luze eta zabal hitz egin du Fernandez Lasartek Hik Hasirako.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus