Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Hezkuntza eta Eskola: hezkuntza jardunbideen eta gizarte justuagoen bilakaeraren arteko zubi

  • Autores: Imanol Santamaria Goicuria, Irantzu de Orbea Funes, Jon Martin Etxebeste
  • Localización: Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza aldizkaria, ISSN 0214-9753, Vol. 29, Nº. 2, 2017, págs. 25-45
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Gaur egungo gizartearen aldaketa iraunkorrak eskolan ez ezik, irakasleen eginkizunean ere eragiten du, haiengandik espero duguna zein haien rola aldatuz. Gizarte honek bere garapen ekonomiko, sozial eta kulturala baldintzatzen duten erronka ugariri aurre egin behar dio, injustizia sozialak areagotua. Hain zuzen ere, bidegabekeria horiek saihesteko, gobernu askok kalitatezko heziketa lortzea dute helburu nagusietako bat. Alde horretatik, funtsezko xedea da hezkuntza-politikak eskola-praktikekin kontrastatzea, irakasleen zeregina sakonean ezagutzeko eta ulertu ahal izateko. Horretarako, hemen aurkeztu behar dugun galdera eragile izan dugu hasieratik: Ba al da eskola injustizia sozialaren arazoak erreproduzitzen eta areagotzen dituen erakundea? Erabilitako metodologiari dagokionez, kasu-azterketa bat erabili dugu narratiba ikuspegi batekin. Ondorioz, gaur egungo gizartearen konplexutasuna irakaskuntza-rolak eraldatzen ari dela ikusi dugu. Era berean, sistemak irakasleek eta eskolak justizia sozial handiagoa lortzeko borrokatzen duten aukerak ere mugatzen dituela dirudi.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno