Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Alemanetik euskaratutako haur- eta gazte-literatura: tesiaren ideia nagusiak

  • Autores: Naroa Zubillaga Gómez
  • Localización: Senez: itzulpen aldizkaria, ISSN 1132-2152, Nº. 45, 2014, págs. 151-166
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Artikulu honek 2013an aurkeztutako doktore-tesia laburtzea du helburu. Ikerketa gaia alemanetik euskaratutako haur- eta gazte-literatura da (aurrerantzean, HGL). Hala, metodologia deskribatzaileari jarraiki, katalogo bat osatu dugu aurrena, eta, irizpide jakin batzuen arabera, corpus bat osatu dugu ondoren. Corpusa ustiatzeko, hizkera ez-formaleko elementu batzuk aukeratu ditugu, hala nola isekak eta madarikazioak eta alemanezko hainbat moduzko partikula. Horiek corpusean bilatu eta aztertu ahala, alemanetik zuzenean eta zubi-bertsio baten bidez zeharka egindako itzulpenak erkatu ditugu, eta itzulpen mota bakoitzak agertzen dituen estandarizazio eta interferentzia mailak neurtu. Atera dugun ondorioetako bat izan da estandarizazioa nahiko fenomeno orokorra dela, nahiz zeharkako itzulpenetan are orokorragoa den. Bestalde, askotan, zuzeneko eta zeharkako itzulpenen arteko mugak ez dirudi hain argia denik.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno