Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Pinterren 'Maitalea' galdezka

Garazi Arrula Ruiz

  • 2013ko irailean aurkeztutako Hizkuntzalaritza Master amaierako lana du artikulu honek oinarrian. Euskarazko galde-perpausen funtzio diskurtsiboak aztertzea zuen helburu ikerlanak; horrela, funtzio diskurtsiboen sailkapen bat proposatu genuen, Harold Pinter-en The Lover antzezlana eta horren euskararako itzulpena oinarri hartuta. Artikulu honen xedea bikoitza da; batetik, proposatutako galde-perpausen funtzioak betetzeko hizkuntza bakoitzak (euskarak eta ingelesak) darabiltzan egiturei erreparatzea, eta, bestetik, antzezlanaren eta horren itzulpenaren alderaketa labur bat egitea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus