Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen hedapena eta irudikapena egunkarietan

Nahia Idoiaga Mondragón, Garbiñe Ortiz Anzola, José Francisco Valencia Garate, Lorena Gil de Montes Etxaide, Maider Larrañaga Egilegor

  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea Euskal Autonomia Erkidegoan 2005ean eta Espainiako estatuan 2007an onartu zen. Ikerlan honetan, lege horren aurkezpena aztertzen da egunkarietako iritzi-sailean. Helburu nagusia da legearen agerpena eta tratamendua ezagutzea, horretan egunkarien ideologiak eta hedapen-eremuak duten eragina aztertuz. Emaitzek adierazi dutenez, aldagai horien araberako ezberdintasunak frogatu dira legeari buruz argitaratutako iritzi-artikuluetan, bai kopuruan, bai egindako ebaluazioan, baita aurkezteko erabilitako markoetan ere (Semetko eta Valkenburg, 2000). Azkenik, komunikabideek duten rolaren inplikazio teoriko eta aplikatuak eztabaidatzen dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus