Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Nortasun antisozialaren nahastetik psikopatiara, Tony King-en kasuaren bidez

  • Autores: Mikel Haranburu Oiharbide, Joana Esteve Okariz, Nekane Balluerka Lasa, Arantxa Gorostiaga Manterola, Marian Soroa Udabe
  • Localización: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISSN 1130-5738, Nº. 78, 2011, págs. 51-75
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Gizartean ikusten ditugun hainbat arazoren jatorria nortasun antisozialaren nahastean aurkitzen da. Nahaste hori duten pertsona asko ez dira gizarteko arauetara egokitzen eta sufrikario ugari eragin ondoren, espetxean amaitzen dute. Baina, nahaste bera duten beste zenbait pertsona gizarteko erakunde politiko eta ekonomikoetan oso ongi txertatzen dira, eta erakunde horietatik kalte eta min handia egitera hel daitezke, gizarteko egitura horiek eskaintzen dieten proiekzioari esker. Artikulu honetan, alde batetik, nortasun antisozialaren nahastearen bereizgarriak, zergatiak, garapena, diagnosi-irizpideak eta terapia aztertu ditugu eta, beste aldetik, nahaste hori eta psikopatia zertan bereizten diren agertu dugu. Nortasun antisozialaren nahastea eta psikopatia argitzeko Tony King-en kasua aurkeztu dugu, nahaste horiek argitzeko egokia izan daitekeelakoan.

      GAKO-HITZAK: Nortasun antisozialaren nahastea · Psikopatia · Nortasunaren nahastea · Tony King.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno