Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Hizkuntzen ikasketa sustatzea Kataluniako Goi-Mailako hezkuntzan: Pompeu Fabra Unibertsitateko (UPF) eleaniztasunerako ekintza-plana (2007-2013)

  • Autores: Carmen Pérez Vidal
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 75, 2010 (Ejemplar dedicado a: Euskararen presentzia. Unibertsitatean), págs. 95-106
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Pompeu Fabra Unibertsitatea Bartzelonako unibertsitate kataluniarra da: Hizkuntzei dagokienez katalana erabili nahi du beti erakundean, eta ingelesa ezarri nahi du lanerako hirugarren hizkuntza gisa, ikasketa- eta ikerkuntza-gaietarako. Horretarako, Eleaniztasunerako Ekintza Plana (PAM) landu du. Bere helburua unibertsitatean laneko hiru hizkuntzak sustatzea da, eta, ahal denean, baita laugarren hizkuntza bat ere.

      Carmen Perez Vidal irakasleak ekintza-plan horren azalpen zehatza egiten du artikuluan, bereziki aipatuz hizkuntza-segurtasunaren printzipioa. Printzipio horri jarraiki, unibertsitateak konpromisoa hartu du jendeari jakinarazteko zer hizkuntza erabiltzen den ikasketa-jardueretan. Informazio hori eskuragarri egongo da edonorentzat, eta loteslea izango da, katalana irakaskuntza-bitarteko gisa erabiltzen jarraitzeari dagokionez batez ere. Gainera, gela eleaniztunen politikari esker, ikasleek laneko hiru hizkuntzak erabili ahal izango dituzte, bai ahoz, bai idatziz, irakasleak edozein hizkuntza erabiltzen duela ere.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno