Ikerlanaren nahia, fluxu kontzeptua abiapuntu hartuta, hizlarien eraginkortasuna bermatuko duen trebakuntza-programa bat eratzea da. Horretarako, lokuzioan ageri den herstura gutxitzeko teknikak erabili dira, hala nola abilezia komunikatibo propioen garapena eta biofeedback-a erabiliz norberarenganako konfiantzaren handitzea. Ikerketaren xedea hauxe da: gaitasun komunikatiboak lantzeko berrikuntza-esperientzia bat eta parte-hartzaileen eguneroko bizitzako beste egoera batzuetarako lagungarri izan ahal diren teknikak aztertzea.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados