Barcelona, España
Hizkuntza gehigarrien eskoletan jarrera eta kulturartekotasun kritikoak garatuko badira, Diskurtsoaren Azterlan Kritikoen eta kulturartekotasun berrituaren suposizio teorikoetatik abiatu behar da, hiru gai hauei erreparatuz nagusiki: identitateen eraikuntza, bestetasunaren eraikuntza eta egitateen irudikapena. Hala, era askotako jarduera didaktikoak proposatuko dira hiru gai horien inguruan. Ikuspegi pedagogikotik, jarrera eta kulturartekotasun kritikoa garatzeak esan nahi du ikaskuntzaren erdigunean jarri behar dela nork bere buruari galderak egiteko, gauzak zalantzan jartzeko eta norbera ere zalantzan jartzeko gaitasuna; halaber, beste modu batera planteatu behar direla irakasleen eta ikasleen rolak, bai eta material didaktikoei heltzeko era ere. Azkenik, ikuspegi didaktikotik, sekuentzia didaktikoak bost fasetan antolatzeko planteamendua landuko da: aktibazioa, gauzak zalantzan jartzea eta gogoeta egitea, esanahi propioak ematea, informazioa biltzea eta eraldaketa soziala lortzeko ekoiztea (prosumizioa).
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados