Mondragón, España
Telefonoak, kotxeak, lapikoak egiteko, lehengaiak behar ditugu.Harri-arotik hona, gizakiaren garapena gero eta lehengai gehiago erabiltzean islatuda, bere inguruko menperatzea nagusitu ahala.Lehengaien kontrola, beraz, herrialdeen garapenerako guztiz beharrekoa da,ekonomia hauen menpe bait da.Lehengaien artean, batzuk kritikoak kontsideratzen dira, Critical Raw Materialsedo CRM: herrialdearen ekonomiarako garrantzitsuak direnak, etahornitze-arazoizan dezaketenak1; hau da,- Herrialdearen fabrikazio-sektore garrantzitsuetan eragin handia dutenak:elektronika, aerospaziala, automozioa, defentsa, osasuna, ingurumenarekinerlazionaturiko teknologiak, altzairuarekin erlazionaturikoak- Hornitze-arazoak izateko arriskuan daudenak, herrialdeak inportatu behar baitdu, edota hornitzaileak oso urriak edota herrialde konkretuetan konzentratzendirenean- Ez da aurreikusten ordezko aproposik, beraien propietate bereziengatikEuropak berak egin du hausnarketa sakona bere egoerari buruz, eta bere buruabeste herrialderen menpeko ikusi du.Europak kritikotzat hauek materialak hartzen ditu: antimonioa, barita (bariosulfatoa),berilioa, bismutoa, boratoak, kobaltoa, koke ikatza, fluorospatua, galioa, germanioa,hafnioa, helioa, indioa, magnesioa, grafito naturala, goma naturala, niobioa, arrokafosfatoa, fosforoa, eskandioa, metalezko silizioa, tantaloa, wolframioa, banadioa,platinoaren taldeko metalak, lur arraroaren elementuak2.CRM hauetatik, hafnioa bakarrik ateratzen da Europan (Frantzian); Txina dagainerako lehengaien ekoizle handiena eta, kasu batzuetan, bakarra. Europa, etaAmerikako Estatu Batuak eta Kanada, Atlantikoaren beste aldean, hainbat ekintzaaztertzen ari da honi konponbidea emateko.Bilduma honetan, arazoaren deskribapena eta aipaturiko ekintza bakan batzuren berrieman nahi da.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados