Mondragón, España
Derio, España
Garraio-industriaren erronketako bat da produktuen arintasuna, eta testuinguruhonetan, automobilgintzako aplikazioetarako grafito orritsuko burdinurtuen dentsitatea txikitu nahiizan da aluminioa erabiliz. Kalkulu termodinamikoak (CALPHAD metodoa) erabiliz burdinurtualuminio aleazioen konposizio interesgarrien tarteak proposatu dira. Batetik, aluminioakmikroegituran duen eragina ikertu da, kalkulu termodinamikoen emaitzak eta fase-aurreikuspenaerakutsiz. Bestetik, silizio eta karbono kantitateak urtze-tenperaturan duen eragina aztertu da, urtzetenperatura nabarmen igotzen baita aluminio gehikuntzarekin eta ondorioz, beste aleazio-elementubatzuekin, C edo Si kasu, igoera hau konpentsatzea edo mugatzea interesgarria da.Modelizazio termodinamikoan proposatutako aleazioak sakonago aztertzeko helburuarekin grafitoorritsuko hiru burdinurtu prestatu dira; aluminioa gehitu gabekoa, eta % 7,5 wt. Al eta % 18 wt. Aldituzten burdinurtuak. Lan honetan hiru burdinurtu hauen emaitzak erakusten dira. Kalkulutermodinamiko bidez lortutako faseak aurkezten dira eta SEM + EDX bidez aztertutakomikroegiturak konparatu eta egiaztatzen dira.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados