Mondragón, España
Derio, España
Inertzia-bolante sistemak energia metatzeko gailuak dira, % 90ko efizientzia dutenak etamantentze kosturik gabekoak. Sistema mekaniko konpaktu eta arin hauek, ibilgailuetan zeinprozesu industrialetan energia soberakinak xurgatzeko erabiltzen dira eta, beharrezkoa denean,horiek berrartzeko. Inertzia-bolanteak bi osagai nagusi ditu; alde batetik energia zinetikoametatzen duen konpositezko errotorea, eta inguratzen duen babes-kontainerra. Azken haunormalean lodiera eta pisu handiko osagaia izaten da, altzairuz edo beste materialkonbentzionalez eginda dagoelarik. Arinagoak behar direnean, garraiorako aplikazioetan,esaterako, material konpositeak erabiltzen dira aipatutako elementuok fabrikatzeko.Aerodinamika erresistentzia edo energia galerak gutxitzeko xedez, edukiontzi honek barrukopresioa baxu mantendu behar du. Bestalde, errotorraren muturreko kargak jasateko diseinatuaizan behar du kontainerrak, errotorraren hausturak gertatzen direnean, talkek sortutako kargakjasateko, hain zuzen ere. Ikerketa lan honek babes-kontainerrerako egitura zelular etadeformagarria duen nukleo bat aztertzen du. Hautatutako egitura zelularra auxetiko motakoaizan da, bere Poisson koefiziente negatiboari esker energia asko xurgatu dezakeelako. Diseinuberri hau gauzatzeko modu bakarra fabrikazio gehigarria da, eta zuntz-jarraiez indartutakokonpositeen estrusio (cFF) teknologia erabili da. Egitura auxetiko eta zuntz errefortzukonbinaziorik egokiena aukeratzeko, saiakuntzak egin dira. Emaitza esperimental hauetatik,Tolesgarri konbentzionala (RH) egitura eta beira zuntza (cGF/PA) konbinazioak energiaxurgapen espezifiko eta talka erresistentzia altuena lortu ditu (0,66 kJ/kg eta 51 kJ/m2).
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados