Igogailuak trakzionatzeko existitzen diren hainbat metodoen artean kable eta poleabidezko trakzio-sistema oso arrunta da. Trakzio-sistema honetan kablearen eta polearen artekoitsaspenak berebiziko garrantzia du, eta beraz, kontrolatuta eduki behar den faktorea da. Itsaspenamarruskadura handiko sistema tribologikoetan lortzen da eta ondorioz, laborategi mailanesperimentazio tribologiko bidez aztertzen dugu.Lan honetan, faktore klimatikoek, hala nola, tenperaturak, hezetasunak eta erradiazio ultramoreakkable eta polearen arteko itsaspenean duten eraginaren analisia egin da. Horretarako, bi hilabeteetanzehar kableak degradatu ditugu erradiazio ultramorea aplikatzen duen kamera klimatiko batean etaondoren sistema tribologikoan izandako efektua aztertu dugu. Itsaspen fenomenoa neurtzeko igogailubateko trakzio polea eta igogailuaren kabina eta kontrapisua lotzen dituen kablearen arteko kontaktuasimulatzen dituen saiakuntza-banku bat erabili dugu. Emaitzek, sistema honek faktore klimatikoekikoduen sentsibilitatea erakutsi digute.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados