Onddo eta beste organismo ezberdinak sortutako gaixotasunak uztak kaltetu ditzakete. Horiei aurre egiteko konposatu triazolak produktu eraginkorra dira, baina kontsumitzaileen osasuna babesteko, beharrezkoa da analito hauen arrastoak kontrolatu ahal izateko metodoak garatzea.Konposatu horiek determinatzeko beharrezkoak dira prekontzentrazio pausuak. Horrela bada, SPME eta USAEME prozedurak garatu dira GC eta HPLC bidezko banaketa eta determinazioaz jarraituta.Eragin dezaketen aldagai ezberdinak aztertu eta optimizatzeko diseinu esperimentalak eskaintzen dituen miaketa eta optimizazio prozedurak erabili dira eta lortutako datuen emaitzak hobetzeko zenbait tratamendu kimiometriko ere aplikatu dira: besteak beste, PARAFAC2, MCR eta PARALIND.Azkenik, garatutako metodoak sagar eta mahats laginetan aplikatu dira, izan ere aztertutako analitoak dituzten produktuak oso erabiliak dira fruitu zuhaitz horietan aurki daitezkeen Oidium-aren tratamenduan.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados